Udako jaiak 2026

Berangoko festak erdigunera mugituko dira bigarren txanpan

Ander Zarraga 2026ko uztailaren 27a

Kuadrillen jaitsierak kolorea emango die Berangoko Santo Domingo jaiei.

Berangoko Santo Domingo jaiak Guzmango Santo Domingoren omenez ospatzen dira abuztuaren 4aren bueltan, Santa Ana jaien ostean herriko jai-giroari segida emanez. Herriko kultura elkarteek eta kirol-taldeek antolatutako ekitaldiek osatzen dute egitaraua, eta 2026an uztailaren 31tik abuztuaren 4ra egingo dituzte.

Jaiak Berangoko udaletxearen eta elizaren ondoko landan eta hirigunean ospatzen dira, eta askotariko proposamenak batzen dituzte: kuadrillen igoera, txupinazoa, pala-txapelketak, umeentzako jarduerak, musika-emanaldiak, herri-kirolak, zezensuzkoa eta Bakailao Eguneko giroa, besteak beste. Herriko jaien artean gero eta presentzia handiagoa hartu dute santodomingoek, eta urtez urte herritarrak ez ezik inguruko lagun gehiago ere batzen dira egun horietako giro herrikoira, bereziki abuztuaren 1ean ospatuko duten jai gastronomikora.

Egitaraua:

Uztailak 31, barikua

  • 10:30 Pala-txapelketako finalaurrekoak.
  • 17:00 Txupinazoa.
  • 17:00 Kuadrillen igoera.
  • 18:00 Tiragoma-txapelketa.
  • 20:00 Umeentzako Disko Txiki emanaldia: Dantza eta Dibertsioa.
  • 23:00 Puro Relajo taldearen kontzertua.
  • 01:00 Aittu taldearen erromeria eta berbena.

Abuztuak 1, zapatua
Bakailao Eguna

  • 11:00-14:00 eta 16:00-18:00 Umeentzako ur-parkea.
  • 18:00 Lehiaketetako sari-banaketa.
  • 18:00 Txokolatada.
  • 18:00 Kuadrillen arteko sokatira-txapelketa.
  • 20:00 Idi-probak.
  • 23:00 Kontzertua: Akatz.

Abuztuak 2, domeka

  • 10:30 Pala-txapelketako finala.
  • 11:00-14:00 Artisautza-azoka.
  • 12:00-14:00 eta 17:00-20:00 Umeentzako parkea, Berango-Merana ikastetxean.
  • 12:30-14:30 Umeentzako tailerrak.
  • 12:30 Berango Kantari abesbatzaren kalejira eta bazkaria.
  • 17:30 Futbol 7ko partidak.
  • 18:00 Herri-kirolak: aizkolariak.
  • 20:00 Hanburgesa-banaketa.
  • 22:00 Zezensuzkoa.

Abuztuak 4, martitzena

  • 12:00 Meza.
  • 13:00 Nagusientzako hamaiketakoa eta Otxandategi Dantza Taldeko umeen emanaldia.
  • 17:00 Molto motorren lasterketa.
  • 18:30-20:00 Umeentzako entzierroa.
  • 19:00 Eskupilotako jaialdia.
  • 20:00 Otxandategi Dantza Taldearen emanaldia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun