Alderdi jeltzaleak azaldu duenez, gaur egun, eskualdean eguneko zentrorik ez dagoenez, familiak eskualdetik kanpora joan behar dira arreta mota hori jasotzeko. Horren aurrean, gobernantzako ardura dutenen betebeharra gogoratu dute: alternatibak bilatzea, solaskideak aurkitzea eta proiektuak errealitate bihurtzeko beharrezko baldintzak sortzea.
Gainera, ekimen horregaz adineko pertsonen beharrei arreta berezia eskainiko dietela adierazi dute, lehentasun politiko nagusietako bati erantzuna emanez. Izan ere, euren konpromiso irmoa "inor atzean gera ez dadin", pertsonen "ongizatea" eta "bizi-kalitatea" hobetzeko helburu duten zerbitzu publikoak sustatzea dela gaineratu dute.
Ildo horretan, proiektuagaz, udal-ondarea "berreskuratu eta erabilera sozial, kultural edo kirol-arlokoa" emango diotela azaldu dute; baliabide publikoek herritarrentzako aukera berriak eta zerbitzu hobeak sor ditzaten.
Orain, Uribe Kostako Mankomunitatearen erantzun instituzionalaren zain daude, baina haiek hitz egiteko eta elkarlanean jarraitzeko prest daudela adierazi dute, "eskualde osorako beharrezko zerbitzu bat errealitate bihurtzeko" helburuagaz.