Berangoko Nazioarteko Miliaren hurrengo edizioa urriaren 3an ospatuko dute

Laura Fontalba Colomo

2025eko Berangoko Miliaren irabazleak. © BERANGOKO UDALA

Urriaren 3an egingo dute XXXVIII. Berangoko Nazioarteko Milia, Espainiako Atletismo Federazioak zortzigarrenez Estatuko milia onena izendatu ostean. Eliteko parte-hartzaileen izenak irailaren 29an aurkeztuko dituzte Berangoeta Kultur Etxean.

Antolatzaileek azaldu dutenez, aurten badago bereiztasun bat: Berangoko Miliak Espainiako 2025eko milia-antolakuntzarik onenaren saria jaso berri du Espainiako Atletismo Federazioaren eskutik; gainera, Udalak nabarmendu duenez, aitorpen hori eskuratzen duen zortzigarren aldia da.

Gainera, aurtengo programan erreleboen erakustaldi berezi bat iragarri dute. Bezperan, urriaren 2an, Osasuna eta kirola izeneko hitzaldia egingo dute Fernando Ansoleaga Antzokian.

Iaz, XXXVII. edizioan, maila bereziki handia izan zuen eliteko probak. Gizonezkoetan Isaac Nader portugaldarra nagusitu zen 4:16,8ko denboragaz; Carlos Saez bigarrena izan zen, eta Abderrahman El Khayami, hirugarrena. Emakumezkoetan, Marta Garcia izan zen garailea 4:48,8ko markagaz, Esther Guerrero eta Miriam Costaren aurretik.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun