
Herriko elkarteen eta merkataritzaren laguntzagaz, eta udazkenagaz batera, behin berriro, betiko ibilbidea egingo dute. Aurten, nagusien izen-ematea goizeko 08:15ean hasiko dira, martxaren egunean bertan, Sei Herri tabernan; eta euren irteera 09:00etan izango da, beraz, gosaltzeko tarterik egongo da. Txikien kasuan, berriz, izen-ematea 09:00etan izango da, eta irteera 09:30ean izango da.
Elkarteak azaldu duen moduan, nagusiek 16 kilometro egin beharko dituzte –Kurtze eta Azkorriko zatia ere zeharkatuz–, eta, txikien kasuan, 8 kilometro. Gainera, ibilbidea amaitzean, dutxatzeko aukera egongo da frontoian.
Ibilbideak amaitzean, ospakizunagaz jarraituko dute: 13:00etan poteo girotua egongo dute Sei Herritik abiatuta, eta bazkaria 15:00etan izango da –txartelak 15 euroan erosi ahalko dira–. Txikien kasuan, 13:00etan sormen-eskulanak egiteko tartea izango dute, bazkaria 14:00etan egingo da –txartelak 3 euroan erosi ahalko dira–. Ostean, ordubete beranduago, umeek animaziozko pelikula bat ikusteko aukera izango dute Berangoeta Kultur Etxean.
Eguna amaitzeko, arrastiko 18:00etan sari-banaketa egingo dute frontoian. Beti bezala, elkarteak herritarrek parte hartzera gonbidatu ditu. Eta, aldez aurretik, ekintza antolatzen buru-belarri lanean dauden eta boluntario guztiei –txandalariak, mendiko garbiketa lanetan ibilitakoak, zerbitzariak, sukaldariak, etab.– eskerrak eman dizkiete aurten ere ibilaldiaren ospakizuna posiblea egiteagatik.