2026/11/03 16:15 - 18:00
Berbaldiak eta mahainguruak
Azaroaren 3an, Berangoeta Kultur Etxeak ongizate digital eta emozionalari buruzko hitzaldia hartuko du Maitane Ormazabal Esnaolaren eskutik. Ormazabal osasun-psikologo orokorra da, nerabezaroan, gazterian, osasun emozionalean eta osasun digitalean aditua. Hitzaldia Berango-Merana herri eskolako familientzat eta interesa duen ororentzat zuzenduta dago.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!