
Berango Kulturak aurreratu duenez, ekimen honen helburu nagusia euskararen erabilera eta tokiko kultura sustatzea izango da, modu "ludiko", "parte-hartzaile" eta "komunitario" batean.
Oraindino ez dute aurreratu zein abesti erabiliko duten, baina grabaketak Moreagako ludotekaren eta Berangoetako Kultur Etxearen inguruan egingo dituztela adierazi dute. Azaroaren 17tik 27ra egingo dituzte grabaketak; beraz, izena ematean grabaketa-eguna aukeratu ahal izango dute parte-hartzaileek.
Ildo horretan, parte-hartzaileak bi adin-taldetan banatuko dituzte. 2013tik 2018ra jaiotako umeak Moreagako Ludotekan arituko dira grabatzen; eta 2015etik 2017ra jaiotakoak, berriz, Berangoetako Kultur Etxean. Izena ematea ludotekan edo ludoklubean egin ahal izango da, bertan izango dituzten inprimakiak betez.
Euskararen Eguneko egitarauan sartuta, lipduba abenduaren 4an aurkeztuko dute, arrastiko 18:30ean, Berangoeta Kultur Etxeko Areto Nagusian. Umeentzako sarrera doakoa izango da.
Informazio gehiago behar izanez gero, berangokultura@berango.org helbidera idatzi edo 946 682 143 eta 946 681 179 telefonoetara deitu daiteke.