Udalak dioenez, Negulekuak adin tartearen arabera bananduko dituzte. Abenduaren 28an, 29an eta 30ean egingo dituzte, goizeko 10:30etik 13:30era, eta lau adin-taldetan banatuta egongo dira: Ludotxiki, 2021etik 2023ra jaiotakoentzat; Ludoteka, 2018tik 2020ra; Ludokluba, 2015etik 2017ra; eta Gaztelekua, 2011tik 2014ra.
Horrez gain, txangoak ere eskainiko dituzte, eta horiek ere adinaren arabera bananduko dituzte. Prezioa 10 eurokoa izango da lekuan erroldatuta daudenentzat, eta 15 eurokoa erroldatuta ez daudenentzako. Gainera, irteera horiek guztiak abenduaren 24an, eta urtarrilaren 4an eta 5ean antolatuko dituztela ere aurreratu dute.
Amaitzeko, Gabonetako Kotilioia ere egingo dute, abenduaren 31an, 10:30etik 13:30era, Berangoko Merana eskolan. Kasu honetan, umeei zein gazteei zuzenduta egongo da, 2011tik 2023ra bitartean jaiotakoentzat.
Udalak ohartarazi duenez, ekintza guztietarako izena ematea beharrezkoa izango da. Berangon erroldatuta daudenak lehentasuna izango dutela jakinarazi dute. Epea azaroaren 20tik 26ra egongo da zabalik, eta Berango Kulturaren webgunearen bidez egin daiteke. Lekuak mugatuak direnez, zozketa balego, azaroaren 27an egingo litzateke, Berangoetako aretoan, 12:00etan. Gainera, gogoarazi dute anai-arrebak zenbaki berdina izan dezaten, izena ematean aukera hori markatu beharko dela. Behin betiko zerrendak azaroaren 30an argitaratuko dituzte.
Egitaraua:
Abenduak 24, eguena
- 11:30-14:30 Izenaduba Basora txangoa, Mungian. 2021etik 2023ra jaiotakoentzat. 10 euro erroldatuentzat eta 15 euro ez erroldatuentzat.
Abenduak 28, astelehena
- 10:30-13:30 Negulekuak:
- Ludotxiki, 2021etik 2023ra jaiotakoentzat, Moreagako Ludotekan
- Ludoteka, 2018tik 2020ra jaiotakoentzat, Berango Merana eskolan
- Ludokluba, 2015etik 2017ra jaiotakoentzat, Berangoetako Kultur Etxean
- Gaztelekua, 2011tik 2014ra jaiotakoentzat, Kirolgunean.
Abenduak 29, martitzena
- 10:30-13:30 Negulekuak: Ludotxiki, Ludoteka, Ludokluba eta Gaztelekua.
Abenduak 30, eguaztena
- 10:30-13:30 Negulekuak: Ludotxiki, Ludoteka, Ludokluba eta Gaztelekua.
Abenduak 31, eguena
- 10:30-13:30 Gabonetako kotilioia, Berango Merana eskolan. 2011tik 2023ra jaiotakoentzat. 10 euro erroldatuentzat eta 15 euro ez erroldatuentzat.
Urtarrilak 4, astelehena
- 09:00-13:30 Gasteizera patinatzera txangoa. 2011tik 2017ra jaiotakoentzat. Eskularruak eramatea derrigorrezkoa izango da. 10 euro erroldatuentzat eta 15 euro ez erroldatuentzat.
- 10:00-13:30 Limon Lokora txangoa, Barakaldon. 2018tik 2023ra jaiotakoentzat. Galtzerdi irristagaitzak eraman beharko dira. 10 euro erroldatuentzat eta 15 euro ez erroldatuentzat.
Urtarrilak 5, martitzena
- 10:30-17:30 PINera txangoa, Barakaldon. 2011tik 2020ra jaiotakoentzat. 10 euro erroldatuentzat eta 15 euro ez erroldatuentzat.