
Pintxo-lehiaketa barikuan hasiko da, abenduaren 4an, 15:00etan; eta martitzenean amaituko da, abenduaren 8an, 16:00etan. Honako taberna hauek parte hartuko dute ekimenean: Txarran, La Rutan, Nagusien Etxean, Ambigun, El Cordobesen, Frontoi Tabernan, Eretzan eta Batzokian.
Parte-hartzaile bakoitzak pasaporte bat eskuratu beharko du, eta zortzi tabernek prestatutako pintxoak dastatu. Taberna bakoitzean zigilu bat jarriko diote pasaportean, eta, zortzi zigiluak bildutakoan, gogokoen izan duen pintxoaren aldeko botoa emateko aukera izango du.
Hautestontziak Ambigun, Nagusien Etxean eta Frontoi Tabernan egongo dira, eta botoa ematen duten guztiek zozketa batean parte hartuko dute. Bi bale eta 100 euroko sari bat zozkatuko dituzte.