2015 mai 29 Leioa
Zapatu honetan, Leioako Udalak pantaila erraldoia jarriko du herriguneko bulebarrean, Athletic eta Bartzelonaren arteko Espainiako Errege Koparen finala 21:30etik ikusteko. Gainera, arrastiko lehenengo ordutik, puzgarriez eta tailerrez gozatzeko aukera izango dute umeek. Era berean, San Bartolome auzoan ere pantaila handia paratuko du bertako tabernak, 19:00etatik aurrera. Partidaz gainera, hainbat bideo zuri-gorriak proiektatuko dituzte.