2015 api 27 Getxo
2015eko apirilaren 22an, Azebarri kultur elkarteak “Euskararen arnasguneak, erabileraren erronka” gaia mahaigaineratu zuen. Horretarako, berbaldian jardun zuten Jon Sarasua Mondragon Unibertsitateko irakasleak, Josu Amezaga EHUko irakasleak, Aiora Zulaikak “Pirritx” eta Mertxek Rodriguezek “Marimotots” pailazoek. Moderatzailea Fredi Paya bertsolaria izan zen. Hona, bideoan jasota, berbaldian azaldutakoak oso-osorik; bertaratu ezin zutenek ere esandakoen berri izan dezaten.
Eskerrik asko Plentzia TBko lagunei, bideo hau egiteko eskainitako baliabideengatik.