Besteak beste, Leioako campusean indarrean dauden talde kritikoak eta euren planteamenduak indartzeko lekua egongo da, alde batetik. Bestetik, talde kritikorik ez dagoen fakultateetan, diziplina eta karrera bakoitzari dagokion eduki kritikoa plazaratzeko erabili gura dute; aurrerago talde horiek eratzeko baldintzak garatu gura dituzte. Horregaz lotuta, astelehen arrastian, martitzen goizean eta eguazten goizeko zati batean, diziplinaka eta karreraka banatuko dira ikasleak, bakoitzaren gradua ikuspegi kritiko batetik lantzeko asmoz. Bestalde, martitzen arrastiari eta eguazten goizeko beste zatiari dagokionez, saio orokorrak izango dituzte: okupazioa, internazionalismoa, errepresioa... landuko dituzte.