Doktoregaien baldintza prekarioak salatu dituzte EHUko campusetan

Amaia Lekunberri / Argia.eus 2018ko mai. 11a, 13:51
Leioako campuseko mobilizazioa. ARGIA

Unibertsitateak haien langile izaera onartu eta hitzarmen kolektiboan sar dezan eskatu dute.

250 lagun inguru zenbatu ditu deialdia egin duen EHUko Doktoregaien Asanbladak, Donostia, Gasteiz eta Bilboko campusetan ostegun goizean egindako mobilizazioetan. Beste lan-kategoria batzuk dituztenen lanaldi eta ikerketa-lan berbera egin arren, baldintza prekarioak dituztela salatu dute doktoregaiek. Beren eskubideak errespetatu eta egoerari konponbidea eman diezaioten exijitu diote Nekane Balluerka errektoreari eta horren lan-taldeari.

Langileekin eztabaida ekidin asmoz, unibertsitateak hitzartuta zeukan bilera tokiz aldatu eta gai-ordena eraldatu duela salatu du Asanbladak. Hori dela eta, "ezkutatzeari uzteko" eta negoziatzeari ekiteko eskatu diote Balluerka errektoreari.

Albiste hau Argiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu HIRUKAra

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun