EHUn Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egingo duten ikasleen kopurua %5,5 igo da

Iker Rincon Moreno 2018ko eka. 5a, 17:30
Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoa bukatu duten 10.447 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) hasiko dute. © EHU

Eguazten honetan, ekainaren 6an, aurten Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoa bukatu duten 10.447 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) hasiko dute EHUn. Batxilergoko ikasleei goi mailako heziketa ziklo bat egin duten beste 804 ikasle gehitu behar zaizkie. Iazko datuakaz alderatuta, igoera nabarmena egon da; %5,5 gehiagok egingo ditu probak. Ikasleen gehiengoak euskaraz egingo ditu azterketak.

Unibertsitatera sartzeko probak ekainaren 6an hasiko dira, eguaztenean, 08:45ean; eta 18:45ean bukatu. Bigarren egunean, eguenean, hilaren 7an, azterketak 09:00etatik 18:45era arte izango dira. Eta, hirugarren egunean, barikuan, 09:00etatik 15:00etara.

Informazio gehiago: http://www.ehu.es/eu/web/sarrera-acceso/sartzeko-bideak

Premia bereziak dauzkaten ikasleak

Desgaitasunak eta premia bereziak dauzkaten 260 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko azterketak egiteko egokitzapenak behar dituzte.

EHUk, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren bitartez, protokolo bat ezarrita dauka, desgaitasunak dituzten ikasleek proba hauetan aukera-berdintasuna eta irisgarritasuna bermatua izan dezaten, Unibertsitateko iturriek adierazi dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun