Selektibitatearen ez ohiko deialdia hasiko dute bihar

Eguazten honetan, uztailaren 4an, 08:45ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.407 ikaslek hasiko dituzte Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) probak EHUn, ezohiko deialdian. Horiei gehitu behar zaizkie Lanbide Heziketako goi-mailako ziklo bat egin duten 21 ikasle.

Azterketak hiru egunetan zehar egingo dira, barikura arte, uztailaren 6ra arte. Ikasleen bi herenek euskaraz egingo dituzte azterketak.