Pintaketa faxistak egin dituzte Leioako campusean

© IKASLE ABERTZALEAK

Gaur goizean hainbat pintaketa faxista agertu dira EHUko Leioako campuseko liburutegiko kafetegian. Besteak beste, "Aberriaren traidoreak ez dezala barkamenik aurkitu" eta "Ez zaudete bakarrik. Espainiako gazte altxa!" esaldiak irakur zitezkeen Espainiako banderak lagundutako margoetan. DNJ siglakaz sinatu dituzte; Democracia Nacional alderdiko gazteen sailekoak ei dira.