Herri Unibertsitate Nazionala egingo dute Leioan lehen aldiz, otsailaren 26an eta 27an

Erredakzioa 2019ko ots. 15a, 11:45

© LEIOATIK!

Aurtengo Euskal Herriko Unibertsitate Nazionala hilaren 26an eta 27an egingo dute, Leioako Kanpusean. Astebete lehenago, Herri Unibertsitate Lokala antolatu du otsailaren 19tik 21era Leioatik! ikasle-proiektuak, otsailaren 19tik 21era.

“Esplotazioan eta zapalkuntzan oinarritutako bizimodura kondenatuak gaudenon askapenerako espazioa izatea nahi dugu”, diote Herri Unibertsitateko kideek. Bi egun ezberdinetan Leioan batzeak proiektua indartzen duela azaldu dute, eta “pil-pilean” dauden eztabaida eta gogoetak plazaratzeko erronka ere badela.

Egunotan hausnarketak egingo dituztela diote, eta horretarako, hainbat gai jorratuko dutela ere iragarri dute; genero zapalkuntza, komunikazio politikoa eta emakume langileen defentsaren artikulazioa, besteak beste.

Herri Unibertsitate Lokalari dagokionez, otsailaren 19an hasi eta 21ean amaituko den proiektuaren egitaraua duzue hona hemen:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun