Martxoak 8

EHUk omenaldia egingo die bost emakume ikertzaileri

Kerman Santiago Alkorta 2019ko mar. 5a, 09:35

EHUren Berdintasunerako Zuzendaritzak ekitaldi instituzionala antolatu du martxoaren 6rako. Bost jakintza-arlotako bost emakume omenduko ditu unibertsitateak, “egindako ibilbide akademiko luze eta bikainagatik”.

Kristalografia eta Mineralogiako katedradun Maribel Arriortua Markaida, Zuzenbide Penaleko katedradun Adela Asua Batarrita, Seinalearen eta Komunikazioaren Teoriako katedradun Inma Hernaez Rioja, Euskal Filologiako katedradun Lourdes Oñederra Olaizola eta Fisiologiako katedradun Begoña Ochoa Olascoaga izango dira omenduak.

Martxoaren 6ko ekitaldia Zientzia eta Teknologia Fakultatean egingo dute, eta Nekane Balluerka errektorea bertan egongo da. 11:00etan bertso-saio musikala prestatu dute, eta 12:15ean bost emakumei omenaldia egiteari ekingo diote. Gainera, 13:30ean, Berdintasunerako Zuzendaritzako sarien banaketa ere egingo dute.

“Guztiak bai unibertsitatean bai gizartean erreferentziazko ereduak dira”, azaldu du EHUk. Gainera, azpimarratu du emakumearen presentzia handitu egin dela ikerketan:Euskal Herriko Unibertsitatean 649 emakume ikertzaile ziren 2018. urtean, hau da, %52,01”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun