Zalantzarik gabe, Euskal Herriko gatazka laboralik luzeena da. Beraien aldarrikapena, irakaslego propioarena alegia, askoz lehenagokoa da, eta unibertsitatearen sektore zabalen babesa jaso zuen.
Irakaslego propioaren dinamikak bere fruituak eman zituen aspaldian. Horri esker, gaur egun, EHUko irakasle asko eta askok estatuko funtzionariotzakoak ez diren figuren bitartez daukate lan harremana unibertsitate publikoarekin. Horren lorpenean, irakasle hauen lana funtsezkoa izan da. Zoritxarrez, "pankartakoen" problematikak konpondu gabe jarraitzen du, guztion lotsarako. Zorretan gaude beraiekin. Hori dela eta, bada ordua justizia egiteko, eta konflikto hau definitiboki ixteko.