Europako hauteskundeetarako hautagaiek Leioako campusean eztabaidatuko dute bihar

Erredakzioa 2019ko mai. 14a, 13:38

EHUko hainbat sailek antolatuta, EAJk, EH Bilduk, Unidas Podemosek, PPk eta PSE-EEk europar hauteskundeetara aurkeztutako hautagaiek eztabaida egingo dute Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Gazteriaren arloa izango da eztabaidaren gaia. 

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historiaren sailek antolatu dute ekitaldia, Global Shapers Communitygaz lankidetzan. Hauteskundeak 2019: Europa eta gazteria izango da eztabaidaren goiburua, eta honakoek hartuko dute parte bertan: Izaskun Bilbao (EAJ), Pernando Barrena (EH Bildu), Iñigo Martinez (Unidas Podemos), Zoe Nubla (PP) eta Eider Gardiazabal (PSE-EE).

11:30ean hasiko da ekitaldia, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditorioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun