Leioako neska* ikasleek lehen eraketa asanblada egingo dute asteartean

Topatu.eus 2020ko ots. 6a, 15:20

Otsailaren 11n, asteartean, egingo dute Leioako neska* ikasleek campusean talde feminista bat sortzeko lehen eraketa asanblada.

Azaroaren 25eko ekimenen ostean, Leioako neska* ikasleak martxan jarri dira. Talde feminista bat eratzeko asmoz dabiltza eta horretarako lehen eraketa asanblada bat iragarri dute. Otsailaren 11n, asteartean, GKZ-ko 24. gelan elkartuko dira, eguerdiko 13:00etan. 

Indarkeria matxistaren aurkako egunean hainbat ekimen egin zituzten Leioako Campusean; besteak beste, unibertsitate heteropatriarkalaren aurrean autodefentsa feminista aldarrikatuz. Hezkuntza feminista gizartea eraldatzeko tresna gisa ulertuta, bestelako unibertsitate eredu baten alde lan egiteko  apustua ere agertu zuten.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun