Koronabirusa Uribe Kostan

Zientzia Fakultateak streaming bidez emango du "Un par de verdades sobre el coronavirus" berbaldia, 12:00etatik aurrera

Erredakzioa 2020ko mar. 13a, 11:35

Guillermo Quindós EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko zuzendariak koronabirusaren gaineko berbaldia emango du gaur 12:00etan, Leioako campuseko Zientzia Fakultatean. Streaming bidez ikusteko aukera egongo da.

Un par de verdades sobre el coronavirus goiburua izango du Quindósen berbaldiak, eta kanal hauetako edozeinetan ikusi ahal izango da:

Unibertsitateak jakinarazi du galderak bidal daitezkeela ztf.1303galderak@ehu.eus posta elektronikoko helbidera, hizlariak momentuan erantzun ahal izateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun