"Garbitzaileak funtsezkoak dira eta EHUk eta Hezkuntza sailak gutxietsi egiten ditu", dio neska* ikasleen taldeak. Azaldu dutenez, sei urte dira garbitzaileak hitzarmen duina negoziatzen
dabiltzala EHUgaz eta garbiketa-enpresagaz. Hutsik dauden lanpostuak betetzea aldarrikatzen dute, bajak betetzea, kontratatutako ordezkoek lanaldi osoa izatea… Izan ere, bost langile egon beharko liratekeen lekuetan hiru daude".
Gaineratu dutenez, garbiketa-zerbitzua azpikontratatua dago, eta kudeaketa publikoa ez izateak enpresa pribatuek langileen egoera prekarizatzea dakar. Hartara, garbitzaileek eskatzen duten euren lan-baldintzak eta soldatak Eusko Jaurlaritzako garbitzaileek dutenakaz parekatzea.