EHUko irakasle Esther Rebato, European Anthropological Association erakundearen domina jaso duen hirugarren emakumea

Erredakzioa 2022ko urr. 12a, 19:40

Esther Rebato Ochoa EHUko irakazlea. © EHU

European Anthropological Association-ek (EAA) ohorezko domina eman dio Esther Rebato Ochoa EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleari, "elkarte zientifiko horri hain zuzen ere egindako ekarpen bikainagatik". Irakaslea domina jasotzen duen munduko hirugarren emakumea da, eta Espainiako Estatuko lehena.

Aitorpen hori EAAren Batzar Nagusian eman zuten, Europako hainbat herrialdetan bi urtean behin egiten diren kongresuen esparruan, oraingoan Vilnan (Lituania). Rebatoren esanetan, ospe handiko saria da, eta urte askoan lehendakari eta diruzain nagusi gisa egindako lana goraipatzen du. “Niretzat sorpresa eta poz handia izan da, ez baitago domina hau jaso duen pertsona askorik (10 aldiz baino ez da eman, elkarte zientifiko honek dituen ia 50 urteetan), eta horietako batzuk oso garrantzitsuak izan dira Antropologia Fisikoaren arloan”, adierazi zuen irakasleak sariaren berri eman ondoren.

Era berean, joan den irailaren 27an, Espainiako Antropologia Fisikoaren Elkarteak (SEAF) Tenerifen egindako XXII. Kongresuaren batzar orokorrean, Esther Rebato ere izendatu zuten elkarte horretako Ohorezko Kide.

Ibilbide profesionala

Esther Rebato Ochoa, Antropologia Fisikoko katedraduna, euskal biotipoaren gorpuzkeraren antropologiari, fisionomiari eta somatometriari buruzko ikerketa bategaz doktoratu zen, eta 1985ean hasi zen unibertsitateko irakaskuntzan. Ordutik, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko irakaslea da. Azken urteotan, populazioen nutrizio-egoerari eta gorputzaren tamaina, forma eta konposizioa deskribatzen dituzten ezaugarri kuantitatiboen heredagarritasunari buruzko azterlanetan oinarritu da ikerketa, baita populazio orokorrean eta ijito-etnian obesitate-fenotipoen determinatzaile genetikoak eta ingurumenekoak aztertzean ere.

Bere ikerketak gaur egungo giza populazioen biologiaren hainbat alderditan oinarritu dira: hazkundearen eta garapenaren modelizazioa eta bilakaera sekularra, nutrizio-egoeraren ebaluazioa bizi-zikloan zehar, sexu-dimorfismoaren analisia eta genetikaren eta ingurumenaren arteko interakzioa interes epidemiologikoko fenotipo konplexuetan. Azken urteotan, populazioen nutrizio-egoerari eta gorputzaren tamaina, forma eta konposizioa deskribatzen dituzten ezaugarri kuantitatiboen heredagarritasunari buruzko azterlanetan oinarritu da ikerketa, baita populazio orokorrean eta ijito-etnian obesitate-fenotipoen determinatzaile genetikoak eta ingurumenekoak aztertzean ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun