Parkea Musik Fest jaialdia egingo dute lehen aldiz Leioako campusean

Erredakzioa 2022ko urr. 19a, 13:13
Parkea Music Fest jaialdiaren aurreko edizio bateko argazkia. © EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOEN SAREA

Bihar ospatuko duten jaialdian Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko enpresetan lan egiten duten pertsonek osatutako lau musika-taldek parte hartuko dute. Antolatzaileek adierazi dutenez, sarrera librea izango da eta ekitaldia 17:30ean hasiko da.

Bihar, urriak 20, Parkea Musik Fest jaialdia ospatuko dute lehen aldiz EHUko Leioako campusean. Antolatzaileek iragarri dutenez, publiko guztientzako irekita egongo den ekitaldia da, izan ere, sarrera librea izango da. Jaialdia Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko langileen sormen-talentua ikusarazteko eta lan-eremuan esperientzia sozial eta kulturaletara irekitako ekimena da.

Jaialdia Leioako campuseko Bizkaiko parkearen egoitzaren ondoko zabalgunean jarritako karpa batean egingo dute. 17:30etik aurrera, happy hour-a hasiko da, 18:30ak arte. Ordu horretan, lehen kontzertuari ere ekingo diote, eta jarraian parte hartuko duten gainerako taldeak arituko dira. Saioa Beyond His Faith taldeagaz hasiko da, 17:30ean; ondoren, Who Killed Laika?, 17:45ean; gero, Pentatonics Banda, 19:00etan, eta, azkenik, Desert Tracks, 19:45ean.

Taldeetako kideek, BC Materials Neurozientziaren ikerketarako Achucarro Institutuan eta Biofisika Institutuan egiten dute lan. Gainera, Jon Gomez Garaik aurkeztu eta dinamizatuko du ekitaldia eta Biofisika Dantza Plazanek euskal dantzakaz dinamizatuko ditu lau kontzertuen arteko tarteak. DJaren azken saioa eta kultur eta kirol ekitaldietarako sarreren zozketak eta parkeetako langileentzako bonu gastronomikoak ere egongo dira.

Parkea Musik Fest ekimena duela sei urte abian jarri zen, Parkerako erronka irabazi ostean. Donostiako eta Zamudio eta Derioko campusetan hiru edizio egin dituzte, pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan baino lehen. Aurten, Gasteizko, Zamudioko eta Donostiako campusetan egindako jaialdiakaz berreskuratu dute, 2022ko edizioa Leioan amaitzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun