Matematika Olinpiadak hartu ditu barikuan EHUko Leioako campusak

Erredakzioa 2023ko urt. 20a, 09:48

Artxiboko irudia.

Espainiako Errege Matematika Elkarteak antolatzen duen Olinpiada Matematikoa hartuko du gaur, barikuan, EHUko Leioako campusak. Hala, norgehiagoka horren 59. edizioa abiatu dute goizeko 09:30ean, Zientzia eta Teknologia fakultatean. Bertan aritzen ari dira Batxilergoan –edo maila txikiagoetan ere– EAEn 2022-2023 ikasturtean matrikulatuta dauden 30 ikasle baino gehiago.

Lehen fase honek euskaraz edo gaztelaniaz egin ahal izango diren probak ditu. Proba horietan hainbat problema ebatzi beharko dira eta debekatuta daude kalkulagailuak, liburuak, taulak eta bestelako dokumentuak.

Bertako faseko hiru irabazleek Leonen (Gaztela eta Leon) ospatuko den Azken Fasea jokatuko dute martxoaren 10etik 12ra. Espainiako Estatuko final horretako lehen sei sailkatuek osatuko dute uztailaren 2tik 13ra Chiban (Japonia) jokatuko den Nazioarteko Olinpiadan parte hartuko duen talde olinpikoa.

Bestalde, tokiko faseetan ondoen sailkatutako neskek, gehienez ere 15, Espainiako Estatua ordezkatuko duen taldearen hautaproban parte hartu ahal izango dute Europako Emakumezkoen Olinpiadan (EGMO). Proba hori Portoroz-en izango da, Eslovenian, apirilean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun