Haserrea EHUn, Leioako campuseko irakasle batek sare sozialetan zabaldutako iruzkin matxisten eta faxistengatik

Ander Zarraga 2024ko ira. 27a, 17:37

Leioako campuseko hainbat ikasle irakasle baten aurka mobilizatu dira aste honetan, sare sozialetatik eskuin muturreko mezuak eta iruzkin matxistak zabaldu dituelakoan. Irakaslea segurtasun-langileen laguntzagaz atera behar izan dute campusetik, ikasleek egindako protesten artean.

EHUko Leioako campuseko unibertsitate-komunitatea haserre dago Zuzenbide fakultateko irakasle batek sare sozialetatik zabaldutako iruzkin matxisten eta eskuin muturreko adierazpenengatik. 

X sare sozialean idatzitako mezu polemikoenen artean, irakasleak iradoki zuen "emakumeek garbitzera joan beharko luketela", eta zerbitzari baten itxurari buruzko esaldi matxistak ere egin zituen, hala nola "gona nola geratzen zitzaion". Horrez gain, irakasleak eskuin muturragaz lotutako hainbat iruzkin zabaldu dituela ere salatu dute ikasleek, besteak beste, Espainiako Falangearen hainbat argitalpen partekatu ditu.

Gaitzespen adierazpenak berehala iritsi dira, eta hainbat ikaslek protestak antolatu dituzte egunotan campusean, irakaslearen jarrera salatzeko pintadak egiteagaz batera. Tentsioa gero eta handiagoa izan da, eta liskar handiagoak ekiditeko, gaur, barikuan, segurtasun-langileek irakaslea campusetik ateratzeko eskoltatu egin behar izan dute.

Ikasleek agintari akademikoen erantzun irmoa ere exijitu dute, irakaslearen iruzkinek unibertsitatean nagusi izan behar diren berdintasun- eta errespetu-printzipioak urratzen dituztelakoan. Halaber, hurrengo egunetan elkarretaratzeak ere egingo dituztela iragarri dute.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Ernai Leioa Uni (@ernaileioauni)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun