2026/03/16 15:30 - 18:00

Zinema eta bideo-emanaldiak

Zinema eta solasaldia: "Ez gera alferrik pasako" Lurdes Iriondoaren dokumentala

Zinema eta solasaldia: "Ez gera alferrik pasako" Lurdes Iriondoaren dokumentala
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (EHU), EHU

"Euskal Herriaren nobia" ala historiaren itzaletan utzitako emakume indartsua? "Ez Dok Amairuren musa" bezalako klixe vintageetatik haratago, nor zen benetan Lurdes Iriondo? Dokumental honek Lurdesen lana eta bizitza berreskuratzen ditu, galdera deseroso bat oinarri hartuta: Zergatik ezkutatu eta isildu da bere ondare handia? Etorri gugaz emakumeek gure historian duten papera eta erreferenteen beharra aztertzera, sarrera doakoa da eta, gainera, solasaldi bat izango da proiekzioaren ostean.

Hizkuntza: Euskara
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun