Selektibitateko euskarazko azterketako emaitzek eztabaida piztu dute ikasleen artean

Izaro Garcia · Laura Fontalba 2026ko ekainaren 19a

Aurten, EAEko Unibertsitatera Sartzeko Probetako euskarazko azterketak eztabaida piztu du. Ehunka ikaslek 0 nota jaso dute, eta horrek zalantzan jarri du zer dagoen emaitza horien atzean.

Zuzentzaileen irizpideak izan dira arrazoia? Azterketa bereziki zorrotza izan da? Edo, alderantziz, ikasleen gaitasun-mailaren isla besterik ez dira emaitzak?

Polemika mahai gainean dago, eta iritziak askotarikoak dira. Batzuek zuzenketa-sistema kritikatu dute; beste batzuek, berriz, hezkuntza-sistemaren gabeziak edo ikasleen prestakuntza jarri dituzte fokuan.

*Bideoan ikus daitezkeen manifestazioaren irudiak Telebilbaok lagatakoak dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun