Bideoak

Euskarazko kultur produktuak kontsumitzen dituzu?

Iratxe Ugartetxea Muelas

Euskararen Eguna hurbiltzen ari den honetan, zalantza bat sortu zaigu HIRUKAn: jendeak euskarazko kultur produktuak kontsumitzen al ditu? EHUko Leioako campusera hurbildu gara ikasle, irakasle zein langileei galdetzeko ea euskarazko liburuak, filmak, telesailak, musika... kontsumitzen dituzten. Erantzunak oso desberdinak izan dira; hona hemen horietako batzuk!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun