2026/11/25 11:30
Mobilizazioak
Lorratz Leioako campuseko emakume taldeak mobilizazioa egingo du azaroaren 25ean, 11:30ean, Laboa plazan. Taldeak adierazi du "matxismoa behin betiko amaituko duen alternatiba politikoa eraikitzen jarraitu" behar dela, "erasotzaileen aurka eta emakumeon kalitatezko bizi baldintzen alde", eta indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko deia luzatu du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!