Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea astelehenean zabalduko du Erandiok

Iker Rincon Moreno 2015ko urt. 30a, 13:00

Erandioko Udalak etzidamu, astelehena, zabalduko du Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskatzeko epea. Herritarrek bi tokitan aurkeztu ditzakete eskabideak: batetik, udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan, Altzagan, eta, bestetik, Astrabuduako Udal Bulegoan, Meso kalean.

 

Udal iturriek aholkatu dutenez, "toki batera zein bestera jo, interesdunek kontuan izan dezatela izapideak errazago egingo dituzte eskabidea aurkeztera doazenean errolda ziurtagiria behar bezala eguneratuta aurkezten badute".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun