2015/02/07 21:00

Kabola Musik kolektiboaren 7. urteurren festa II

Kabola Musik kolektiboaren 7. urteurren festa II
Sentinel rock aretoa, Erandio
Kabola Musik taldea 2008tik dabil beharrean sortzen diren musika taldeen alde eta arloko informazioa zabaltzeko. Egindako ahalegina saritzeko urteurren festa bikoitza egingo dute otsailaren 6an eta 7an Erandioko Sentinel rock aretoan. Gainera, hainbat opari banatuko dituzte.

Egitaraua

• Barikuan, otsailak 6, Salyva Rocanrol, Izu Nauk eta Barbakore taldeek joko dute, 21:00etatik aurrera. Sarrera 4 eurotan eros daiteke.
• Zapatuan, otsailak 7, , 21:00etatik aurrera Haxotz, Debakle eta Alerta taldeek joko dute, hurrenez hurren, Bilbo, Gaztela eta Durangokoak direnak. Ostean, Mesa musika jartzaileak rock, ska, punk eta metal gaiak jorratuko ditu. Sarrera bost eurokoa izango da.

Taldeak

Hizkuntza: Euskara
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun