Gidaren aurkezleen arabera, LOMCE "inposatuz" ikasle "adimentsu" eta "inozoak" banatzeko prozesua jarriko dute martxan, "ikasleak emaitza akademikoen araberako ibilbide ezberdinak hartzera derrigortuz. Gainera, Lanbide Heziketako ikasketen balioa gutxitzea ekarriko du, bertako ikasleak lan mundura sartzeko aukerak are gehiago zailduz, edo bestela egun baino prekarietate egoera larriagora kondenatuz”, azaldu dute.
Lan munduan sartzean izan beharreko eskubideez ere jardun zuten, sistemak bere legedia propioa "saihesteko" egiten dituen "tranpak" mahai gaineratuz.
Praktika aldian "jasaten duten esplotazioaren" kontra, "enpresen interesen araberako" ikasketa ereduen aurka eta lan baldintza duinen alde, "borroka egiteko" prestutasuna azaldu zuten bildutakoek, Ernaik zabaldu duenez.