Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, goizeko 8:00ak baino lehen gertatu da istripua BI-637 errepide horretan, Erandioko udalerrian. Bilboko noranzko errailean lau autok talka egin dute: Kia Sorento, BMW X3, Audi A6 eta emakumeak gidatutako Peugeot 206 modeloko ibilgailuek bata bestearen kontra jo dute. Ezbeharraren eta garbiketa lanen ondorioz, errail bat itxi behar izan dute, eta 7 kilometrotarainoko kotxe-ilara eragin du. Goizeko 11:00etarako normaltasunera bueltatu da ingurua.