Eric Zapiainek zuzendutako lanak pasa den ekainaren 8ko giza katerako bidea erakusten du. filma euskaraz
proiektatuko dute, espainolezko azpitituluak izango direla.
Erandioko Gure Esku Dago taldeak "Erabakia ehuntzen" lelopean, ekitaldi irekia burutuko du gaur iluntzean. 19:30etik aurrera, Erandiogoikoko gizarte etxean,"Jostunak" dokumentala proiektatuko dute, Altzagan eta Astrabuduan jada emandako filma. "Herritarren borondateak jositako istorio bat" kontatzen du dokumentalak.
Eric Zapiainek zuzendutako lanak pasa den ekainaren 8ko giza katerako bidea erakusten du. filma euskaraz
proiektatuko dute, espainolezko azpitituluak izango direla.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!