Zabaldu dute Kukularran itxita zegoen erreia

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 20a, 12:30

BI-637 errepidea Erandioko Kukularran. © Bizkaiko Foru Aldundia.

Luizi baten ondorioz BI-637 errepidean kaltetuta zegoen erreia guztiz zabalduta dago pasa den martitzenetik Bizkaiko Foru Aldundiaren Herrilan eta Garraio Arloak baieztatu duenez. Hilaren 5ean itxi behar izan zuten, denboralearen eraginez. Oraindik, beste zenbait egunez jarraituko dute ezponda sendotzeko lanetan, baina, goiko aldetik egingo dituztenez lanok, ez zaio ibilgailuen zirkulazioari eragingo.

Hasieran aurreikusitakoa baino hamar egun lehenago zabaldu dute erreia. Foru iturrien arabera "luizia gertatu zenetik egin den lan handiari esker". Luiziak bionda metalikoaren 30 metro txikitu zituen, 10.000 metro kuboko bolumena jausi baitzen, 10 metrotik behera.

Luizia jausi zen erreia estutu zenez geroztik, Avanzadan barrena Uribe Kostatik zetozen ibilgailuek errei bat bakarrik izan dute Rontegiko zubian sartzeko, eta beste errei bat Txorierriko korridorerantz, Enekurirantz edo Artxandarantz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun