2015/02/27 21:00

Afari akustikoa Amagogaz

Afari akustikoa Amagogaz
Kalezulo gaztetxea, Erandio

Barikuan, hilak 27, Erandioko Kalezulo gaztetxeak afari akustiko berri bat hartuko du. Ohi bezala, ekitaldia gaueko 9etan hasiko da, oraingo honetan gonbidatuak Amaia eta Gago izango direla, Amago bikote musikalaren partaideak. Afaria eta kontzerturako sarrera bost eurotan erosi ahal izango da zentro sozialaren atean bertan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun