Enpleguaren bidez integrazioa sustatzen dabil Erandioko Behargintza

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 21a, 10:00

Erandioko Behargintzak, Integrando fundazioagaz batera, programa bat martxan jarri du urritasunen bat duten pertsonak enpleguaren bidez integratzeko. Egitasmoan, urritasunen bat duten hiru erandioztar eta herriko begirale bat lan egiten dabiltza. Programa abenduan abiatu zuten eta apirilaren 9an amaituko da.

Ibilbide turistikoak

Horregaz batera, Behargintzak udalerrian ibilbide turistikoak egiteko aukera emango die sendiei. Ibilbideak seme-alaben adinaren arabera sailkatu dituzte. Horrezkero, Lutxana 8 eta 10 urte bitarteko umeen jomuga izango da, hilaren 28an; Altzaga 5 eta 13 urte arteko umeek bisitatu ahal izango dute, martxoaren 14an; eta Astrabudua martxoaren 28an ezagutu ahal izango dute 5-7 eta 11-13 urte bitartekoek. Bisitak 10:30ean edo 12:ooetan dira. Argibide gehiagorako, honako telefonora dei daiteke: 944 175 616.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun