Txema Negro astrabuduarra Aljeriara bidaian irtengo da bihar, martitzenean Saharako Errepublikak bertan dituen kanpalekuetan maratoia korritzeko. Atleta honen asmoa, kirol mailakoa alde batera utzita, autokudeaketan oinarritutako elkartasun proiektua garatzea da. Horretarako, Astrabudua Taldeko presidenteak lan egiten duen Euskotren enpresaren eta Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe taldearen laguntza izan du. Horretaz, luze eta zabal mintzatu zaio HIRUKAri eskainitako elkarrizketan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!