Ikuskizunak eten bat egitea proposatzen du gure heldutasunean, eguneroko ardurek sortutako estresaren pean bizi dugun helduen bizitzan, alegia. Gure haurtzaroa gogora ekarrita, Toy-0-k gazte baten istorioa kontatuko digu: hil den jostailu-egile baten semearena. Bizidun bihurtuko diren jostailuz beteriko kutxa aurkituko du, eta jostailu bakoitzagaz trebetasun handiko akrobaziak egingo ditu gazteak, aitak utzitako mezua topatu arte. Daborduko, 7 sarrera besterik ez dira gelditzen.
Sarrerak hartzeko: ticketea.com/toy-o-by-idartist/