Khea Ziater taldearen antzezlanak Krissen istorioa dauka berbagai. Kriss eskarmentudun aktore bat da, urteak daramatza mota guztietako lokaletan bere obrak antzezten. Baina, zuzenean arrakastara eramango zuen proiektu bati ezetza eman behar izango dio, haurdun zegoelako. Zuzendari ospetsu baten pelikulako protagonista izateari uko egin behar izango dio. Eszenatoki gainean bere berragerpenaren eguna dauka Krissek, errepresentatu gabe gelditu zen prostitutaren pertsonaiari bizitza emanez. Ia ordubeteko iraupena dauka Satisfaktion antzezlanak.