“Uxue eta Haimar elkarrekin” ipuin kontalari saioa gaur Erandiogoikoan

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 27a, 10:00

Hil osoan Erandioko li­bu­ru­te­gietan barrena eduki dugu A­maia Afanador ipuin-kontalaria. Hi­laren 3an Altzagako bibliotekan es­kaini zuen saioa, eta hilaren 11n, beste ho­rren­beste egin zuen Astrabuduan. Hala, mar­txoaren 27an, barikua, “Uxue eta Haimar elkarrekin” izenburuko is­torioa azken aldiz antzeztuko du Afanadorrek Erandion. Oraingo honetan Eran­diogoikoko Gizarte Etxea auke­ra­tu dute herriko liburutegietako ar­du­radunek, 4 eta 8 urte bitarteko neska-mutilentzako emanaldia eskaintzeko. Ordua 19:00etan jarri dute.

Azaldu dutenez, Uxue eta Hai­ma­rrek “persona guztiak ga­rran­tzi­tsuak garela eta gura dugun guztia egin dezakegula transmitituko digute, gure arraza edo sexua kontuan hartu ga­be”. “Erabakia hartu eta saiatu besterik ez dugu egin behar. Azken fi­nean, dena norberaren esku da­­­go”, gaineratu dute. Sarrera doan izango da ume zein gurasoentzat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun