Erandioko Udaleko Kirol Sailak 130.000 euro bideratuko ditu udalerriko elkarteen eta pertsonen kirol jarduerak babesteko, iazko diru-kopuru bera. Diru-laguntzen oinarriak eta baldintzak udal webgunean zein Bizkaiko Aldizkari Ofizialeko martxoaren 11ko zenbakian argitaratu dira. Gaur da eskaera aurkezteko azken eguna. Horretarako, honako lekuetara jo ahal izango da: udaletxeko Erregistro Nagusia, Astrabuduko udal bulegoa; eta, gutun ziurtatu legez bidaliz gero, edozein posta bulegotatik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!