Erandio-Erandio txirrindularitza martxan izen-ematea zabalik

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 28a, 12:00

Datorren apirilaren 18an izango da Erandioko Txirrindulari Elkarteak urtero antolatzen duen Erandio-Erandio txirrindularitza-martxa, “Bizirik errespeta gaitzazu” goiburuagaz. Daborduko, izena eman daiteke: Laboral Kutxan dagokion diru-sarrera eginez. Apirilaren 12ra arte, federatuek 15 euro ordaindu beharko dute, eta federatuta ez daudenak, 25 euro. Hortik aurrera izena ematen dutenek bost euro gehiago eman beharko dituzte. Martxan Gernikaraino joan-etorria egingo dute, 93 kilometroko ibilbidea osatuz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun