Astrabuduan lanak honako lekuetan izango dira: Bilboko Kontsul-etxe, Alkone, San Lorenzo, Atxe eta Txakurzulo kaleetan zein Josu Murueta plazan. Altzagan, ordea, apurtutako baldosak aldatuko dituzte Pagoeta, Desanexio, Txinboak, Llona, Mitxelena eta Bereterretx kaleetan. Zerrenda horretako guneak konpondu ondoren, udalerriko beste leku batzuetara joko du Udalak, asmo beragaz.
Erandioko PSE-EEk behin baino gehiagotan horrelako lanak eskatu izan ditu aurretik.