Horretarako, orain arte aparkatzeko zeuden 71 tokietatik 39 kenduko dituzte, eta plaza inguratzen duen errepidea errail bakarrera mugatuko dute, espaloiak zabaldu eta altxatzean. Zuhaitzak izango dituen espaloiak zazpi metroko zabalera izango du, eta beste biek, berriz, bost eta 4,5 metro. Benjamin Anaia plazan lanak amaitzen direnean, Udalak Nafarroa Beherea kaleari ekingo dio, auzokideek eskatutako “aisialdirako gune zabalagoak” aintzat hartuta.