Atzokoa ez da Befesa Aluminio SL-k izan duen lan istripu garrantzitsu bakarra. 2009ko abuztuaren 28an, 47 urteko langile bat hil zen, trabatutako makina bat konpontzeari ekin zionean. Era berean, 2013ko udan, beste behargin bi larri zauritu ziren, labetik isurkin lineara garraiatzen zuten aluminio urtuak eztanda egin eta erredurak eragin zizkienean.