Sinopsia: Ama bat jada urteetan sartua, enbolia eta gripez gainera hiltzeko oso gogo gutxi duena. 45 urteko semea du, hondatzen ari den enpresaren jabea dena. Ama zaintzen duen 38 urteko beste seme bat ere bada, egunero bainatzen du, orraztu eta ia-ia baita hil ere. Jehova testigu batek eguaztenero bisitatzen ditu. Familian kontu libreta asko daukate baina aurreztuta oso diru gutxi. Etxe baten jabe dira, baina derrigorrean saldu beharrean daude eta gau erdian, konta ezin diren sekretuak elkarrizketan ateratzen joango dira.
Komedia eder eta berezi horrek, algara artean pasaraziko digu antzezlanak irauten duen denbora guztia.
Aktoreak: Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza.
Zuzendaria: Begoña Bilbao.