Kanpomartxo egunean, euskara, kultura eta Erandioko herria egin gura ditu protagonista Berbotsek. "Hiru osagai horiek elkarlanean uztartzeak ematen dio gure Kanpomartxori berezitasuna eta aberastasuna" diote elkarteko kideek. Era berean, Kanpomartxo egunaren ezaugarri nagusia lankidetza dela uste dute: "Erandioko elkarteen eta norbanakoen arteko lankidetza. Euskal kultura sustatu eta euskaraz bizi nahi duten erandioztarrek tokia dute Kanpomartxoren antolakuntzan eta ekintzetan", gaineratu dutenez.
Aurrekoaren adibidea da Berbotsek auzolanerako egin duen deia: "Domekan egun ederra izango da; eta ederrago egiten lagundu gure badiguzu, erdu laguntzera! Erandiogoikoa apaindu behar dugu: banderinak, jendea ez galtzeko Kanpomartxo geziak jarri, pankartak, txosna antolatu, umeen gunea edertu…. Hori dena egiteko, ahalik eta jende gehien egonda, orduan eta arinago egingo dugu. Beraz, aukera baduzu etorri". Bi hitzordu jarri dituzte horretarako:
• Zapatuan, apirilak 18, goizeko 9:30etan Bekoa ikastetxean, handik Erandiogoikora igotzeko.
• Domekan, hilak 19; 9:00etan, Erandiogoikoan
Egitaraua
Apirilaren 18a, zapatua
20:30ean, Ruper Ordorikaren kontzertua. Doan (jaietako plazan, karpapean).
Apirilaren 19a, domeka
• Egunean zehar: umeentzako puzgarriak, arku jaurtiketa, jokoak, sline, tailerrak, sorpresak...
• Egunean zehar: txosna, musika, taloa.
• 11:00etan, Roberto Etxenbarria trikitilaria.
• 12:00etan, euskal dantzak: Goialde, Trabudu eta Uztargi.
• 13:00etan, Mendibaiarte abesbatza.
• 13.30ean, bertsolariak: Umeen saioa eta Jone Uria eta Jose Mari Peñagarikano.
• 14.30ean, herri bazkaria.
• 16:00etan, kuadrilen arteko herri kirolak.
• 17.00etan, herriko dantza maisua.
• 17.00etan, umeentzako ekitaldia, Irrien Lagunen eskutik.
• 18.00etan, dantzaldia Luhartz taldeagaz.
Kanpomartxoren edizio bakoitza non
Faoeta (Fano): 1994 - 1999
Erandiogoikoa: 1995 – 2000 – 2005 - 2015
Magdalena: 1996 - 2006
Martiartu: 1997 - 2008
Santimami: 1998 – 2007 - 2014
Kukularra: 2001 - 2009
Asua: 2002 - 2011
Arriaga: 2003 - 2013
Lutxana: 2004 - 2010
Enekuri: 2012