Izan ere, Euskotrenek Lutxana-Sangroniz-Sondika ibilbidea berreskuratuko du, behin-behinean. Garraio-enpresak 1996an itxi zien bidaiariei zerbitzu hori, Metro Bilbao abiatu eta hilabete batzuetara.
Euskotrenek lanen eraginen eta behin-behineko zerbitzuaren berri emateko informazio eta arreta zerbitzua jarriko du Asuako plazan, «lanek irauten duten epealdian» bidaiariek «kalteak eta eragozpenak jasoko dituztela» jakitun da eta. Argibideak 28an eta 29an eskuratu ahal izango dira, astelehenean eta martitzenean. Astelehenean, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; eta, martitzenean, soilik arrastiko ordutegian.
Halere, Euskotrenek Bezeroaren Arretoa Bulegoko telefonoan ere erantzungo ditu Lutxanari buruzko zalantzak; 902 543 210 telefonoan, alegia.